martes, 6 de diciembre de 2011

Datorren gabonetan oparitu artisautza

Bai egia da, krisialdi gauden egoeran ez dela batere erraza dirua gastatzea. Baina guk proposatzen dizuegun ez da garestia eta gainera lagunduko duzue gure euskal artisautza tradizionala aurrera joatea. Denetarik aurkituko duzue: artisau nekazaritzako elikagaien arlokoak, beirakoak, metalekoak eta zeramikakoak, egurra lantzen dutenak, ehungintzakoak eta larrugintzakoak. Hauez gain, artea, harria, landare-zuntza, euskal kirolak eta kosmetika lantzen dutenak ere bertan daude. Pieza guztiak eskulan eta artisautza prozesuen arauak errespetatuz diseinatzen dira. Euretariko askotan, ordea, berrikuntzara jotzen da eta inspirazio iturria orainean eta geroan topatzen dute. Horregatik bada, gaur egun artisau izatea garaikide izatea da. Zatoz eta konprobatu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario