miércoles, 7 de diciembre de 2011

Azken txanpa, arratsaldeko 8etan itxiko ditugu ateak

XVI. Euskal Denda amaitzear doa. Gaur izango duzue azken txanpa Durangon elkartzeko. Arratsaldeko 8etan itxiko ditugu arteak. Ez galdu aukera, denetarik baitaukagu eta seguro aurtengo azokan zure gustukoa aurkituko duzuela.
Nahiz eta egoera ekonomiko larri egon, Euskal Dendatik pasatu diren bisitariak pixkanak pixkanaka animatu dira gastatzera. Edizio honetako eslogana honakoa da: “Nire tailerra, nire ogibidea, nire bizimodua”. Izan ere, artisautza bizimodu bat da, gure herriaren balio kulturak bultzatzeko modu bat da, baita garapen ekonomikoa sustatu eta, gaur egun, galtzen doazen ogibideak bizi-iraunarazteko modu bat ere. Horrela bada, ekimen honen inguruan Euskal Herriko artisautzaren eta antzinako lanbideen gailenak batzen dira.
Euskal Dendak Euskal Herriko lurralde guztietako ordezkariak ditu. Bizkaia da gehien izaten dituena, 27; Gipuzkoak 13; Nafarroak 6; Arabatik 2 etorri dira eta Baxenafarretik eta Lapurditik bana.
Sektorekako ordezkaritza dela eta, honakoak izango dira: 9 artisau nekazaritzako elikagaien arlokoak, 8 beirakoak, 7na metalekoak eta zeramikakoak, 6 egurra lantzen dutenak, 4 ehungintzakoak eta 3 larrugintzakoak. Hauez gain, artea, harria, landare-zuntza, euskal kirolak eta kosmetika lantzen dutenak ere bertan izango dira.
Aurtengo edizioan Arbasok leku berezia egin dio Galiziari. Artisauen ordezkaritza garrantzitsua etorri dira handik, eta Finisterreko artisauek antzinako lanbideak ulertzeko modua erakutsarazten diete bisitariei.
Euskal Denda egingo den egunetan, hainbat ekintza ludiko antolatuko dira azoka barruan; horrela, bisitariek aukera izaten dute jolas eta lehiaketetan parte hartzeko, baita gazteenenek ere beren-beregi antolatzen diren tailerretan.
Artisauen eta bisitarien arteko komunikazioa funtsezkoa da Arbasoren iritziz. Beraz, beste behin, bisitariek erabaki ahal dute, botoa emanez, zein den ondoen apainduta dagoen erakusketaria. Halaber, “artisau despistatua” lehiaketan parte hartu ahalko dute, sarrerarekin bakarrik honako zozketan sartuko baitira: asteburu pasa Durangaldeko ostatu batean. Umeentzat ere izango dira ekintzak, aukera izaten baitute artileberria, karameluen eta zapi margotuen tailerretan parte hartzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario